Pasatu menua eta joan zuzenean edukira. Tekla azkarra 1

Bizikidetza planak

Bakeolak laguntza eskaintzen die Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta eskolei Bizikidetzako Plan Integralak diseinatu eta aurrera eramaten.

Herri mailako Bizikidetza Planak

Herri mailako Bizikidetza Planen xedea elkarbizitza, bakea eta Giza Eskubideen inguruan herri mailan egiten den lana egituratzea eta lan horri koherentzia ematea da. Horretarako, lan metodologia parte hartzailea finkatzen da, ikuspegi politiko, tekniko, hezitzaile eta soziala barne hartzen dituena. Horren guztiaren helburua herriaren ikuspegi orokorra lortzea da, hainbat ikuspuntuz baliatuz eta, era berean, beharrak antzeman eta horiek asetzeko ekintza plana finkatzea ahalbidetuko duena.

Ikastetxe mailako Bizikidetza Planak

Eskolako Bizikidetza Plana apustu pedagogikoa da eta helburu hauek lortu nahi ditu: bizikidetza hobea eraikitzea, eskolak burutzen dituen ekintza guztiei koherentzia ematea eta hezkuntza komunitate guztiaren partaidetza. Bakeolak prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen die eskolan parte hartzen duten eragileei, Bizikidetza Plana diseinatu eta abian jar dezaten.

desplegado
Ikasle Laguntzaile I Jardunaldiak

Ikasle Laguntzaile I Jardunaldiak

Bakeola, EDE TALDEko gatazketarako bitartekari-tza zentroak, eta Ikasle Laguntzaile Programa garatzen lagundu dituzten eragileek gonbidatu
nahi dizuegu Ikasle Laguntzaile I Jardunaldie-tara.

Topaketan, hurrengo ikastetxeak parte hartuko
dute:

  • Dolores Ibarruri BHI
  • Ikastola Zubizaharra
  • Balmaseda BHI
  • Lekeitio BHI

Jardunaldi hauen bitartez lortu nahi da:

  • Proiektuan sartuta dauden pertsonentzat (ikasleria,laguntza taldea,familiak eta udaletxeko teknikariak) toki baten sorrera garatzea, beraien esperientziak partekatzeko eta trukatzeko.
  • Urte hauetan zehar garatutako lanaren ikusaraztea.
  • Dolores Ibarruri BHIko DBHko 4.mailako eta Batxilergo 2.mailako ikasleei aitorpena, burututako lanagatik

Datak: 2010eko ekainaren 4a
Ordutegia: 16:30etaik 19:00ak arte.
Lugar: Dolores Ibarruri BHI (Gallarta)
Meatzari, 28
48500 Abanto-Zierbena

Informazio gehiago esteka honetan



Trukeme Mailegutza zerbitzuaren indarberritzea oroimena bizirik bakeaz blai Erretratuak Formacion