Pasatu menua eta joan zuzenean edukira. Tekla azkarra 1

Programa sozioedukatiboak

Bakeolak Bakearen hezkuntzari eta Giza Eskubideei buruzko programa sozioedukatiboak diseinatu eta abian jartzen ditu erakundeetako, hezkuntzako eta gizarteko bestelako eragileekin batera.

Programa sozioedukatiboak bizikidetza hobetzen, Giza Eskubideak bultzatzen eta komunitatearen garapena sustatzen laguntzen duten lanabesak dira.

Bakeolak eskola, erakunde eta udaletan programa sozioedukatiboekin lan egiteko apustua egin du. Izan ere, Bakeolaren ustetan, programa horiek baliabide pribilegiatuak dira, modu ludiko eta librean Bakearen Kultura bultzatzen duten balioak bizitzea ahalbidetzen dutelako.

Bakeolatik garatzen diren programetako batzuk honako hauek dira:

  • IKTak: Gaztea eta biolentzia sarean inguruko ikus-entzunezko sormena
  • Gatazkaren txotxongiloak
  • Ludoteka kooperatiboak
  • Bakerako ibilbideak
  • Kontaidazu
  • Bakearen aldeko ginkana
  • Eta abar.

Bakeolak hitzartutako programa sozioedukatiboak ere egiten ditu, Bakearen Hezkuntza eta Giza Eskubideen gaiarekin lotutako eskaerei erantzunez.


Trukeme Mailegutza zerbitzuaren indarberritzea oroimena bizirik bakeaz blai Erretratuak Formacion