Pasatu menua eta joan zuzenean edukira. Tekla azkarra 1

Prestakuntza eta trebakuntza

Bakeola ikuspuntu neutroaz baliatzen da gatazketara gerturatzeko eta horiei modu kooperatiboan eta eraikitzailean aurre egiteko trebatzen ditu pertsonak. Modu horretan, harreman positiboak eta desberdintasunak eta biolentzia sortzen dituzten egoerak aldatzea bultzatzen du.

Prestakuntza saio bakoitzaren xedea, esperimentazioa eta hausnarketaren bidez, ikaskuntza aktiborako espazioa izatea da.

Horregatik,  

  • Prestakuntza eta trebakuntza programak garatzen ditugu eskoletan ikuspuntu integraletik gatazkak prebenitu eta positiboki kudeatzeko. Horretarako, ikasleekin, familiekin, irakasleekin, irakasle ez den pertsonalarekin eta abar modu bateratuan egiten dugu lan, hau da, hezkuntza komunitatea osatzen dutenekin.
  • Aisialdi taldeetan, elkarteetan, gizarte ekintzako GKEetan eta abar prestakuntza ematen dugu gatazken dinamika eta bilakaera lantzeko, bai eta gatazkak modu positiboan kudeatzeko teknikak eta lanabesak lantzeko ere.

IKASTETXEETAKO KATALOGOA

desplegado
2010/2011eko prestakuntza

2010/2011eko prestakuntza

Bakeolatik, EDE TALDEko gatazketarako bitartekaritza zentrotik, 2010/2011eko prestakuntza proposatzen dizuegu.

Parte-hartzera animatzen zaituztegu!

Zure izena ematekotan, gurekin harremanetan jarri ahal duzu 944.009.999 telefono zenbakian edo prestakuntza@bakeola.org helbide elektronikoaren bitartez.


2010/2011eko prestakuntza 2010/2011eko prestakuntza

desplegado
Profesionalei zuzenduriko prestakuntza iraunkorra 2010/2011

Profesionalei zuzenduriko prestakuntza iraunkorra 2010/2011

Bakeolak ekimen berria abiatu du 2010/2011 ikasturtean profesionalei zuzenduriko prestakuntza iraunkorraren barruan, bitartekaritza, bake kultura eta giza eskubideen esparruan espezializatua eta etengabekoa den prestakuntza sustatzeko helburuarekin.

Jarraian zuen jarduera gizarte esku-hartzeko eta hezkuntzako erakundeetan burutzen duzuenoi zuzenduriko prestakuntza hau proposatzen dizuegu.


ERRESILENTZIA IRAKASLEENTZAT ETA ESKU-HARTZEKO PROFESIONALENTZAT ERRESILENTZIA IRAKASLEENTZAT ETA ESKU-HARTZEKO PROFESIONALENTZAT

desplegado
Profesionalei zuzenduriko prestakuntza iraunkorra. Etengabeko ikastaroak.

Gaztazken heltzea PNLtik abiatuz hobeki

Gatazka izateko posibilitatea konsubstantziala da giza harremanekiko, eta bere intentsitatea aldeen arteko interakzio mailarekiko proportzionala izan daiteke. Saihestezina da irakasle, ikasle, guraso, zerbitzu baten erabiltzaile, eta horiez arduratzen direnen artean interes eta beharrizan anitzak izatea, baita lan-taldearen barruan ere. Hala ere, egoera honek ez du zergatik negatiboa izan behar gatazkatik sortzen den materiala komunitate malguagoak eraikitzeko aprobetxatzen bada, zeintzuk konplexutasuna kudeatzeko gaitasun gehiago izango duten eta eraginkorragoak izango diren interes eta beharrizan horiek asetzeko.

PNLk hainbat tresna eskaintzen ditu: batetik, gatazka baten elkartzen diren oinarrizko faktoreak ulertzeko eta identifikatzeko tresnak; eta, bestetik, intentsitate emozional pertsonaleko, -eta pertsona arteko-, egoeren eraldaketa positiborako tresnak. Ikastaro honek aplikazio praktiko guzti horiek eskaintzen ditu, prozesu zehatzaren irakurketa eta aldaketa nabarmenduz, horrek hainbat testuingururi eta gizarte eta hezkuntzako egoerei heltzea ahalbidetzen baitu.

HELBURUAK

  • Gaztakaren fenomenoaren ulermen positiboa eta operatiboa esploratu.
  • Harreman antagonista batean faktore aldagarriak identifikatu.
  • Tresna kontzeptualak eta gatazkan esku-hartzeakoak ezarri.
  • Egoera emozionalaren efektuari buruz sentsibilizatu ezberdintasunak kudeatzeko.
  • Bertaratutakoen gaitasun pertsonalak hobetu.

EDUKIAK

  1. GATAZKARI HELTZEKO PRINTZIPIOAK
    • Gatazkaren gogoeta positiboa.
    • Gizarte eta hezkuntza esparruan ezarri daitezkeen PNLren aurresuposizioak.
  2. GATAZKAREN ERALDAKETARAKO TRESNAK
    1. Aldaketarako tresnak ikuspegiaren bitartez:
      • Ulertzen duenak ekimena dauka:
        1.  Jokabideen atzean dauden asmoak ezagutu.
        2.  Alternatiba egokiak ezagutu.
      •    Ikuspegia malgutu: 3 begirada.
      •    Errepikatzen den sekuentzia zurruna antzeman eta aldatu.
    2. Aldaketarako tresnak hizkuntzaren bitartez:
      •   Hizkuntza prebentiboa/esku hartzekoa desadostasunen aurrean.
      •   Zentzumen-hizkuntzaren erabilera.
      •   Beste pertsona batzuen estilo kognitiboa islatu.
    3. Gatazka bideratzeko tresna aktiboak:
      •    Pertsona arteko sintonia aktibatu gorputzaren bidez.
      •    Lau jarrera tipiko pertsona arteko tentsioaren aurrean: buxadurak eta alternatibak.
      •    Elkarrizketa-teknika intentsitate emozionalerako.
      •    Autokudeaketa emozionala gatazkari heltzeko.

BIDERATZAILEA.

Iñaki Olaskoaga Jauregui. Psikologo, Psikologia Sistemikoan Master, Gestalt Psikoterapian Master, AEPNL ren agiridun PNL Hezitzaile, Euskal Gestalt Elkargoko Psikoterapia Formazioko irakaslea.

Erresilientzia ikasgeletan: Erresilientziak Hezkuntza-bitartekaritzari eta bake kulturari egin dizkien ekarpenak

Erresilientzia, bizitzako zoritxarren aurrean eusteko eta berriztatzeko gaitasuna da; izan ere, zoritxarretatik indarberrituta irten gaitezke eta lehen baino baliabide gehiagorekin gainera. Bakerako Hezkuntzan eta berdinen arteko bitartekarien prestakuntzan garatzen diren trebetasun askok erresilientzia errazten dute.

HELBURUAK

  • Erresilientziaren arrisku-faktoreen eta babes-faktoreen arteko lotura ulertzea.
  • Ikasgelan gerta daitezkeen “arrisku-faktoreak” diagnostikatzea eta babes-faktoreak sustatzea, Erresilientzia eta gatazkei aurre egiteko trebetasunak erabiltzeko.
  • Komunikatzeko trebetasunak eta emozioen maneiua aztertzea eta praktikatzea, egoera gatazkatsurik gertatuz gero, haur eta gazteek Erresilientziaz joka dezaten.

EDUKIAK

  • Eskolako Bitartekaritza eta Bakerako hezkuntzaren printzipioak eta Erresilientziarekin duen lotura.
  • Ikasgeletan Erresilientzia eraikitzeko beharrezko osagaiak.
  • Eskola-bitartekaritzatik hasita, Erresilientzia hedatzea errazten duten sinesmenak.
  • Erresilientzia garatzeko ESKALATU metodoa.

BIDERATZAILEA

María Méndez Barrio. Biktimarentzako Laguntza Zerbitzuan legelari - BLZ  (Araba). Familia eta adingabekoekin bitartekaritzan espezialista. Psikodrama eta psiokodantzan formakuntza. Gatazken ebazpen ezbiolentoetan  formatzaile. Gainbegirale eta Coach-a.



Trukeme Mailegutza zerbitzuaren indarberritzea oroimena bizirik bakeaz blai Erretratuak Formacion