Pasatu menua eta joan zuzenean edukira. Tekla azkarra 1
Hemen zaude: Hasiera / Nortzuk gara? / Ibilbidea

Ibilbidea

Biolentzia Ezaren Hezkuntzan Bakeola-EDE Fundazioak izan duen ibilbidea "Ahimsa Lan Taldearen" sorrerak (1983) markatu zuen (Hezkuntza eta Biolentzia Ezaren Saila). Pixkanaka-pixkanaka, pentsamenduaren bilakaera, materialak, ikastaroak, eta abar etorri ziren. Hainbat topaketatan parte hartu genuen eta alor berean lan egiten duten beste erakundeekin harremanetan jarri ginen.

2003. urtean Bakeola sortu zen, Gatazketarako Bitartekaritza Zentro gisa. Horren helburua Ahimsa Lan Taldea-Hezkuntza eta Biolentzia Ezaren Saila duela hogei urtetik hona egiten ari zen lana egituratu eta jarraipena ematea zen.

BAKEA (la paz).Bakea, baina ez edozein bake, poliki-poliki denon partaidetzarekin, lana eginez, gertutik forjatzen den hura baizik.

Bakeola izenarekin, dei egiten diogu bakerako hezteak atzetik duen artisau lanari, geldoa, pazientziaz betea eta zaila ia beti.

Forjatze ideia horrek gure ibai eta mendietan ugariak ziren burdinoletako formak eta horietan lan egiteko modua ekartzen dizkigute gogora. Ondoren, hiriak bete zituzten fabrika eta labe garai haiek, eta hein handi batean, gaur egun garena izateko oinarriak finkatu zituzte.

Burdinoletako produktuen antzera, zerbitzu honen lanaren xede den bake hori irmotasunak, gertutasunak eta eguneroko erabilerak ezaugarritzen dut.


Trukeme Mailegutza zerbitzuaren indarberritzea oroimena bizirik bakeaz blai Erretratuak Formacion