Pasatu menua eta joan zuzenean edukira. Tekla azkarra 1

Zertan egiten dugu lan?

desplegado
Azterlanak eta ikerketak

Bakeolak ikerketaren aldeko apustua egiten du Bakearen hezkuntza eta Giza Eskubideen alorreko eduki eta metodologiak etengabe eguneratzeko tresna gisa.

Bakeolak burututako zenbait ekimen argitaratzen ditu esperientzia berriak gizarteratzeko asmoarekin. Modu horretan, datu objektiboak eman ditzake eta bere ekintza eremuari oinarri sendoa eskain diezaioke.

Une honetan jolas kooperatiboek gatazken kudeaketan duten sormen eraginari buruzko ikerketa burutzen ari dira. Gaur egun jolas kooperatiboa lankidetza eta bakea lantzeko heziketa tresna gisa darabilten hezkuntzako hainbat eta hainbat profesionalen eguneroko lanari oinarri eta zehaztasun zientifikoa ematea da ikerketa horren helburua.


desplegado
Lana sarean

Gure lehentasunen artean daude sarean lan egitea, bestelako erakundeekin bat etortzea eta Bakeolaren lan helburu berak dituzten espazioetan parte hartzea.

Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan bakea eta Giza Eskubideak lantzen dituzten eragile eta erakunde sarearen partaide gara. Sare hori Bakearen hezkuntzarako eta Giza Eskubideentzako lan egiten duten hogeita hamar erakundek osatzen dute gutxi gorabehera. Sare hori Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa da.

Era berean, bestelako plataforma eta talde sareekin lankidetzan dihardugu, hala nola:

  • Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
  • Kiribil Sarea
  • Euskalerriko Eskautak
  • Espainiako Gazteria Kontseilua
  • Eta beste.


desplegado
Aholkularitza eta kontsultoretza

Bakearen Hezkuntzan, bizikidetzan eta Giza Eskubideetan espezializatutako aholkularitza eta kontsultoretza zerbitzuaren bitartez, Bakeolak erakunde publiko eta pribatuei laguntzen die honakoetan:

  • Beharrei buruzko diagnosiak egiten.
  • Analisi prozesuak eta akordioak errazten.
  • Erakundeko gatazkak kudeatzen.
  • Bakearen Hezkuntza, Giza Eskubideen hezkuntza eta abarri buruzko programen diseinuan eta garapenean laguntzen.
  • Bizikidetza Planak aurrera eramaten.
  • Eta beste.


desplegado
Programa sozioedukatiboak

Programa sozioedukatiboak

Bakeolak Bakearen hezkuntzari eta Giza Eskubideei buruzko programa sozioedukatiboak diseinatu eta abian jartzen ditu erakundeetako, hezkuntzako eta gizarteko bestelako eragileekin batera.

Programa sozioedukatiboak bizikidetza hobetzen, Giza Eskubideak bultzatzen eta komunitatearen garapena sustatzen laguntzen duten lanabesak dira.

Bakeolak eskola, erakunde eta udaletan programa sozioedukatiboekin lan egiteko apustua egin du. Izan ere, Bakeolaren ustetan, programa horiek baliabide pribilegiatuak dira, modu ludiko eta librean Bakearen Kultura bultzatzen duten balioak bizitzea ahalbidetzen dutelako.

Bakeolatik garatzen diren programetako batzuk honako hauek dira:

  • IKTak: Gaztea eta biolentzia sarean inguruko ikus-entzunezko sormena
  • Gatazkaren txotxongiloak
  • Ludoteka kooperatiboak
  • Bakerako ibilbideak
  • Kontaidazu
  • Bakearen aldeko ginkana
  • Eta abar.

Bakeolak hitzartutako programa sozioedukatiboak ere egiten ditu, Bakearen Hezkuntza eta Giza Eskubideen gaiarekin lotutako eskaerei erantzunez.



Trukeme Mailegutza zerbitzuaren indarberritzea oroimena bizirik bakeaz blai Erretratuak Formacion