Pasatu menua eta joan zuzenean edukira. Tekla azkarra 1
Hemen zaude: Hasiera / Nortzuk gara? / Eginkizuna

Eginkizuna

BAKEOLA gatazkak behar bezala tratatzeko zentro espezializatua da, eta gizarte eragile eta eragile hezitzaileekin egiten du lan ikuspuntu integraletik abiatuta.

Gatazken dinamikan eta horiek tratatzen espezializatutako langileez osatutako zentroa gara. Gure eginkizuna gizarte eta heziketa eragileak trebatzea da, sare soziala indartzeko eta herritar aktibo, kritiko eta bake eraikitzaileen oinarriak finkatzeko.

Bakeolaren ekintza bake positiboaren kontzeptuekin bat eginez garatzen da. Kontzeptu hori justizia sozialaren eta berdintasunaren printzipioetan oinarrituta dago, bai eta gatazkaren ikuspegi sortzailean ere. Izan ere, gatazkak desberdintasunak sortzen dituzten egoerak aldatzeko eta eraldatzeko aukera ematen du.

Bizikidetza hobetzeko, Giza Eskubideak sustatzeko, komunitatea garatzeko eta gizartea eraikitzeko prozesuak bultzatzen ditugu, azken finean, Bakearen Kultura sustatzeko.


Trukeme Mailegutza zerbitzuaren indarberritzea oroimena bizirik bakeaz blai Erretratuak Formacion