Pasatu menua eta joan zuzenean edukira. Tekla azkarra 1
Hemen zaude: Hasiera / Nortzuk gara?

Nortzuk gara?

BAKEOLA gatazkak behar bezala tratatzeko zentro espezializatua da, eta gizarte eragile eta eragile hezitzaileekin egiten du lan ikuspuntu integraletik abiatuta.

Gatazken dinamikan eta horiek tratatzen espezializatutako langileez osatutako zentroa gara. Gure eginkizuna gizarte eta heziketa eragileak trebatzea da, sare soziala indartzeko eta herritar aktibo, kritiko eta bake eraikitzaileen oinarriak finkatzeko.

Bakeolaren ekintza bake positiboaren kontzeptuekin bat eginez garatzen da. Kontzeptu hori justizia sozialaren eta berdintasunaren printzipioetan oinarrituta dago, bai eta gatazkaren ikuspegi sortzailean ere. Izan ere, gatazkak desberdintasunak sortzen dituzten egoerak aldatzeko eta eraldatzeko aukera ematen du.

Bizikidetza hobetzeko, Giza Eskubideak sustatzeko, komunitatea garatzeko eta gizartea eraikitzeko prozesuak bultzatzen ditugu, azken finean, Bakearen Kultura sustatzeko.

desplegado
Eginkizuna

Helburuak

Helburuak

Gure printzipioen gidari diren eta gure esfortzuak zuzentzen dituzten Bakeola Bizikidetza, Gatazka eta Giza Eskubidearen helburuak honako hauek dira:

  • Esku hartze eremu ezberdinetako hezitzaileei zuzendutako trebakuntza jarduerak garatzea: heziketa formala, heziketa ez formala, eta abar.

  • Herri mailan ekimenak eta programak abian jartzea bizikidetzaren eta bakearen balioak sustatzeko.

  • Herri mailan eta eskoletan Giza eskubideak, bakea, oroimena eta bizikidetzari buruzko proiektu integralak garatzen laguntzea.

  • Euskadin bakearen eta Giza Eskubideen alorrean lan egiten duten eragileen arteko topaketa eta lankidetza espazioen garapena bultzatzea.

desplegado
Ibilbidea

Biolentzia Ezaren Hezkuntzan Bakeola-EDE Fundazioak izan duen ibilbidea "Ahimsa Lan Taldearen" sorrerak (1983) markatu zuen (Hezkuntza eta Biolentzia Ezaren Saila). Pixkanaka-pixkanaka, pentsamenduaren bilakaera, materialak, ikastaroak, eta abar etorri ziren. Hainbat topaketatan parte hartu genuen eta alor berean lan egiten duten beste erakundeekin harremanetan jarri ginen.

2003. urtean Bakeola sortu zen, Gatazketarako Bitartekaritza Zentro gisa. Horren helburua Ahimsa Lan Taldea-Hezkuntza eta Biolentzia Ezaren Saila duela hogei urtetik hona egiten ari zen lana egituratu eta jarraipena ematea zen.

BAKEA (la paz).Bakea, baina ez edozein bake, poliki-poliki denon partaidetzarekin, lana eginez, gertutik forjatzen den hura baizik.

Bakeola izenarekin, dei egiten diogu bakerako hezteak atzetik duen artisau lanari, geldoa, pazientziaz betea eta zaila ia beti.

Forjatze ideia horrek gure ibai eta mendietan ugariak ziren burdinoletako formak eta horietan lan egiteko modua ekartzen dizkigute gogora. Ondoren, hiriak bete zituzten fabrika eta labe garai haiek, eta hein handi batean, gaur egun garena izateko oinarriak finkatu zituzte.

Burdinoletako produktuen antzera, zerbitzu honen lanaren xede den bake hori irmotasunak, gertutasunak eta eguneroko erabilerak ezaugarritzen dut.

Trukeme Mailegutza zerbitzuaren indarberritzea oroimena bizirik bakeaz blai Erretratuak Formacion